XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bere gogo guztia emazteetan egiten duenak usoaren inozentzia eta ergelkeria dauka; ehiztariak orduan harrapatu egiten du hegazti inozoa, usoak edota emazteak harrapatu ohi diren gisara.
Zer ote da irudi hirukoitz honen zuztarra? Guk ezin jakin, baina gauza garbia da gure herrian gertutasun imajinario handia dagoela
Aski da Xalbador bezalako bertsolari nafarren batek hegoaizeari kantatzea, haize honek guri eromena eta uso-pase garaia dakarzkigula burura aipatu beharrean sentitzeko:
Eta mendi aldeko lagun ehiza-zale nafarrik estranjerialdean izan dugunok ongi dakigu zer den harentzat urriko hegoaizetan erbestean kieto, herriratu ezinik, egon beharra.
Bestalde, hegoaizea eta emakumearen gogo-nahastea ere ezaguna da gure artean; hara hemen, besteak beste, gauza bera salatzen duten esaera zaharrak: Goiherrin: